Ate irekien jardunaldia eguneko zentroan
Aste honetan adineko pertsonen jardunaldiak egingo dira Urretxun. Ostegunean ate irekien eguna ospatuko dute eguneko zentroan. 16:30etik 18:00etara, bertako ateak zabalik egongo dira herritar guztientzat. Eraikina eta bertan egiten duten lana ezagutzeko aukera edukiko dute.
Ostiralean, berriz, belaunaldien arteko elkartruke egingo dute Gazte Bidean lokalean. 17:30ean hasiko da. Nerabeek eta adinekoek kartetan eta futbolinean jokatuko dute, sukaldean arituko dira… Gainera, Gurutze Gorriak sorospen ikastaro bat emango die. Bukatzeko, merienda egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide