Kataluniari elkartasuna adierazteko bilkura deitu dute EH Bilduk, Irabazik eta LABek
Gaur goizean Katalunian izandako polizia operazioa salatu eta Kataluniako prozesuari elkartasuna adierazteko asmoz, Urretxu-Zumarragako hainbat eragilek elkarretaratzea deitu dute gaur iluntzerako. EH Bildu eta Irabazi alderdiek eta LAB sindikatuak egin dute deialdia, Catalunyarekin bat Demokraziarekin bat lemapean.
Deitzaileek “Estatuaren izaera antidemokratikoa” salatu dute eta “Kataluniako herriarekiko elkartasuna” adierazteko “euskal jendeartearen erantzuna artikulatzea ezinbestekoa” dela azaldu dute. Bilkura 19:00etan izango da, Areizaga-Kalebarren plazan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide