Igandean Urretxuko 26. mendiko bizikleta martxa egingo dute. Txirrindulariak 09:00etan irtengo dira Gernikako Arbola plazatik. Bi ibilbide izango dituzte aukeran:?40 kilometrokoa (1.400 metroko desnibela eta zailtasun ertaina) eta 24 kilometrokoa (685 metro eta zailtasun baxukoa). Izena emateko,
kirolprobak.com webgunera jo behar da. Proba hau Goierri kirol elkarteak antolatu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide