Ikastolak argazki erakusketa ireki du
Urretxu-Zumarraga ikastolak argazki erakusketa ireki du Zelai Arizti kultur etxean. Bertan ikastetxearen 50 urteko historian ateratako argazkiak jarri dituzte: gela barruan ateratakoa, irteeretakoak, herriko ekitaldietakoak, mendi irteeretakoak, Kilometroak festakoak eta Korrikakoak, Euskaraz Bizikoak… Erakusketa lan talde batek prestatu du. Nerea Txintxurreta, Mari Karmen Murua, Maripaz eta Karmele Etxeberria, Itziar Martin eta Arantxa Lizarraldek osatzen dute talde hau. Argazkiak urriaren 1a arte egongo dira ikusgai: astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era eta larunbat eta igandetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide