Irimogaine orientazio proba urriaren 1ean izango da
Urriaren 1ean Irimogaine orientazio probaren bigarren edizioa egingo dute. Aurten Urretxuko hirigunean egongo da irteera eta balizak herrian eta Irimo mendiaren magalean egongo dira. Parte hartzaileek, mapa baten laguntzarekin, balizak aurkitu behar dituzte. Baliza batzuek besteek baino puntu gehiago ematen dute eta puntu gehien lortzen duenak irabazten du. Bi proba egongo dira aukeran: hiru ordukoa eta lau ordukoa.
Parte hartu nahi dutenek, astelehena baino lehen eman behar dute izena gotorientazioa.org webgunean. Adin txikikoekin izena ematen duten helduek deskontua izango dute. Bukaeran opariak zozkatuko dituzte. Iaz 200 lagun baino gehiagok parte hartu zuten eta aurten 350 lagun elkartzea espero dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide