Goierri kirol elkarteak antolatuta, goizeko bederatzietan hasi da bizikleta martxa. Eguraldia lagun zutela 186 txirrindularik hartu dute irteera Gernikako Arbola plazan. Bi ibilbideren artean aukeratu behar izan dute parte hartzaileek; lehena, 24 kilometrokoa (685 metroko desnibela eta zailtasun baxukoa) edota bigarrena, 40 kilometrokoa (1400 metroko desnibela eta zailtasun ertainekoa).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide