Jimmy Muelles eta Gabriel Mesadoren kontzertua Santa Barbaran
Jimmy Muelles kantautoreak eta Gabriel Mesado txelo-jotzaileak Ladridos de pajaro diskoa aurkeztuko dute gaur, 18:30ean, Santa Barbarako aterpetxean. Muelles beasaindarra da eta talde askotan jo du. Mesado, berriz, Zumarragan bizi da. Euskadiko Orkestrako kidea da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide