Urretxu-Zumarraga ikastolak Kilometroak festaren lekukoa hartu du
Urretxu-Zumarraga ikastolak Kilometroak festaren lekukoa hartu zuen atzo Oñatin. Ekitaldian Argiñe Artolazabal lehendakariak eta Montse Alkorta zuzendariak parte hartu zuten. Artolazabalek “ilusioz gainezka” daudela esan zuen. Lekukoa larunbatean aurkeztuko dute, 50. urteurreneko bazkarian.
Urretxu-Zumarraga ikastolak hirugarrengoz antolatuko du Kilometroak festa. 1985ean Legazpiko ikastolarekin antolatu zuen eta 2002an bakarka.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide