Xabier Erostarbek bi urte luzatu du Asperekin duen kontratua
Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak bi urte luzatu du Asperekin duen kontratua. Azaroan bukatzen zitzaion kontratua eta enpresak luzatuko zion itxaropena zuen, uda ona egin baitu. Hurrengo bi urterako bere buruari jarri dion erronka orain arteko berbera da: “egunetik egunera hobetzen joatea”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide