1.200 lagun elkartuko dira ikastolaren 50. urteurreneko bazkarian
Larunbatean Urretxu-Zumarraga ikastolaren 50. urteurreneko bazkaria egingo dute. 1.200 irakasle, irakasle ohi eta ikasle ohi elkartuko dira. 11.00etan ekitaldi instituzionala egingo dute Lourdesko Ama elizan. Musika eta irudien laguntzarekin, orain arteko ibilbidea gogoratu eta etorkizuneko erronken berri emango dute. Ekitaldia irekia izango da. Ondoren, herritarrek ikastola eraberritua ikusteko aukera edukiko dute. Bazkaria futbol zelaian izango da. 14.00etan bertaratzea aholkatu dute. Bi ate egongo dira: bata 1976tik 1999ra bitartean jaiotakoentzat eta bestea 1976 baino lehen jaiotakoentzat. Ikastolan ez da aparkatzerik izango. Hori dela eta, oinez joatea gomendatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide