Topikoak toxikoak dira. Usteak, erdia ustel. Edertasuna eta adimena bateraezinak direla zabaldu zuena, ez zen liraina izango eta ezta azkarra ere. Bekaiztia bai, ordea. Aipatutako topikoak hankarik eta bururik ez duela ikusteko, ez dago urrutira joan beharrik. Herrian bertan badaude hamaika adibide. Maria Unamuno, adibidez. 20 urteko urretxuar hau modeloa da 12 urte zituenetik eta bioteknologia ikasten ari da Leioan (Bizkaia). Pasareletako argiek gazte eta guraso asko itsutu dituzte, baina berak ez du burua galdu: argi du modeloen munduan aurrera egitea oso zaila dela eta ikasketei eman die lehentasuna.
Argazkilari baten eskutik
Oso gaztetan hasi zen modelo lanetan. «Donostian nengoen eta argazkilari batek argazki batzuk ateratzea proposatu zidan. Argazki horiek ile-apaindegi ba-tean jarri zituzten eta ondoren First Models agentziatik deitu zidaten. Ikastaro bat egitea proposatu zidaten, baina oso gaztea nintzen Donostiara joaten ibiltzeko».
Azkenean, 14 urterekin egin zuen ikastaroa. «Pasarelan nola ibili, modaren historia… irakatsi ziguten. Eskolak astelehen, as-teazken eta ostiraletan izaten ziren, baina ni ostiral arratsaldetan bakarrik joaten nintzen. Ikastaroak sei hilabete iraun zuen».
Ondoren, aipatutako agentziarekin lanean hasi zen. Beraiekin jarraitzen du. «Desfile garrantzitsuena Custo Barcelonarekin egin nuen, Balenciaga museoan. Hainbat herritako Fashion Week ekitaldietan ere lan egin dut».
Asteartean Harkaitz Barreros ile apaintzaile urretxuarrak egindako erakustaldian parte hartu zuen. HMotion ile apaindegikoek bera hautatu zuten nola lan egiten duten erakusteko. «Harkaitzekin hiru bat aldiz lan egin dut. Beti oso gustura. Harreman ona dut berarekin».
Modelo lana oso gustuko duen arren, hobby bat besterik ez dela dio. «Sekula ez naiz modelo lanetik bizi izan. Zaletasun bezala eta lagunak egiteko oso ondo dago, baina modelo lanetik bizitzea oso zaila da. Konpetentzia izugarria da. Gainera, modeloen ibilbidea oso motza da. Deitzen didatenean desfilatu egiten dut eta listo».
Ikasketetan murgilduta dago, buru-belarri. Izan ere, beti oso ikasle ona izan da, baina bioteknologia ikastea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. «Beti ikasle ona izan naiz eta nire helburua bioteknologia munduan lan egitea da. Biokimika eta biologia molekularra ikasteko asmoa dut. Ikerkuntza mundua asko gustatzen zait, betidanik. Minbiziaren aurkako borrokan lan egin nahiko nuke», amaitu du urretxuarrak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.