Matiazaleak fundazioak sari bat eman dio Gainzuri ikastetxeari
Matiazaleak fundazioak sari bat eman dio Gainzuri ikastetxeari Argixao geriatrikoan egiten duen lanagatik. Izan ere, ikastetxeak eta geriatrikoak 10 urte daramatzate elkarrekin lanean. Ikasleak hara joaten dira eta adinekoak ikastetxera, elkar ezagutzeko. Sari banaketa atzo izan zen, Oronaren egoitzan. Sarituen artean Amara Berri ikastetxea eta Nagusilan zeuden. Gainzurikoek 10 urte hauetan egitasmoan parte hartu duten haurrei eskaini diete saria.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide