270 lagunek eman dute izena Irimogaine 2017 orientazio proban parte hartzeko. Proba Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatu du. Partaideak goizean goizetik elkartu dira Ederrena pilotalekuan; 08:45etan harrera egin zaie parte hartzaile hauei, 09:30etan hitzaldi teknikoa eduki dute eta 10:00etan abiatu dira Urretxuko Iparragirre Plazatik. 4 orduko ibilbidea aukeratu dutenak izan dira lehenak, proba hau beste 3 orduko proba baino gogorragoa da, mapa zabalagoarekin, eta baliza eta desnibel gehiagorekin. 3 orduko proban parte hartu dutenak berriz ordu erdi beranduago abiatu dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide