Kontzentrazioa egingo dute Eitzan, gaur goizeko istripua salatzeko
Gaur, 06:00etan Eitzako ermita ondoko zebrabidean, kamioi batek V.S.F. zumarragarra jo du eta lurrera erortzean hartu duen kolpearen ondorioz hil egin da. Eitzako Jai batzordeak kontzentrazioa deitu du, azkenaldian auzoan egon diren auto harrapaketak salatzeko eta arduradunei irtenbideak eskatzeko. Kontzentrazioa errotondako zebrabidean egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide