Urrelur museoak irteera geologikoa antolatu du hilaren 28rako
Kantabriako El Soplao kobazulora eta Jurasikoko Museora joango dira. 40 euro ordaindu behar dira (autobusa, bi bisita gidatuak eta bazkaria barne). 6 eta 16 urte bitartekoak ere joan daitezke, heldu batekin. Hauek 30 euro ordaindu behar dute. Izena emateko kultur etxera deitu behar da (943 03 80 88) hilaren 21a baino lehen. Autobusa 06:45ean irtengo da eta 21:00etan itzuliko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide