Zumarragako Eitza auzoko Jai batzordeak Urri Energetikoa izeneko egitasmoa antolatu du. Hiru hitzaldi egongo dira eta hil amaieran erretiroa egingo dute Urretxuko Santa Barbara aterpetxean.
Hitzaldiak makrobiotika, dantza eta mugimendua eta teknika energetikoei buruz izango dira. Hiru auzotarrek emango dituzte: beraiek bizi izandako esperientzien berri emango dute.
Lehen hitzaldia gaur bertan izango da. Maitane Ormazabalek makrobiotikari buruz hitz egingo du. Hilaren 18an Oihane Vicentek dantza eta mugimenduaren onurei buruz hitz egingo du, eta hilaren 25ean Andoni Zarandonak teknika energetikoekin bizi izan duen esperientziaren berri emango du.
Hitzaldi guztiak auzoko Gazte Topalekuan izango dira, 19:00etan. Sarrerak 2 euro balio du eta ez dago aurrez izena eman beharrik. Informazio gehiago nahi dutenek, 636 089 312 telefono zenbakira deitu dezakete.
Hilaren 28 eta 29an, berriz, erretiroa egingo dute Urretxuko Santa Barbara aterpetxean. Larunbat goizean joango dira eta igandean eguerdian itzuliko dira etxera. Bi egun horietan hitzaldietako hiru energia bideak praktikan jarriko dituzte: «garbi eta zentzuz» kozinatuko dute, yoga, meditazioa, dantza eta mugimendua landuko dituzte eta kaiku tibetarrak entzuteko aukera edukiko dute.
Kaiku tibetarren kontzertua Idoia Cuestak emango du: larunbatean, 21:00etan, Santa Barbarako baselizan. Bestalde, parte hartzaileen artean opariak zozkatuko dituzte.
Parte hartzaile bakoitzak 40 euro ordaindu behar du. Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea hilaren 11n itxiko dute. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, aipatutako telefono zenbakira deitu behar da edo eitzakojaiak@gmail.com helbidera idatzi.
Auzoaren alde lanean
Eitzako Jai batzordea gogor lan egiten ari da auzoaren alde. Festak antolatzeaz gain, urtean zehar hainbat ekitaldi prestatzen dituzte. Oraingoan energiari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte. «Gutako batzuk gai hauek lantzen ditugunez, zerbait ezberdina egiteko aukera polita dela iruditu zaigu», azaldu du Zarandonak.
Eitzatar honek reikia, gematerapia, meditazioa, kaiku tibetarrak… ezagutzen ditu. «Teknika hauek guztiak praktikan jartzea gauza normala dela erakutsi nahi dut. Ez dago guru bat izan beharrik teknika hauek lantzeko. Hemen inguruan ikastaro asko antolatzen dituzte. Ni 2010ean hasi nintzen formatzen gauza hauetan eta, egia esan, ez dute amaierarik. Engantxatu egiten zaituzte».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.