'La guerra del sofa' antzezlana, bihar Zelai Ariztin
Lola Baldrich eta Gorka Minguezek La guerra del sofa lana antzeztuko dute bihar, 22:30ean, Zelai Ariztin. Antzelan lan hau bikote baten eguneroko gatazka txikiei buruzkoa da. Saio hau Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute. Sarrerek 10 euro balio dute, baina Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 bakarrik ordainduko dute. Bestalde, 22:00etatik aurrera 30 urte azpikoek 5 euro ordainduko dute. Urretxuko Udalaren eta Zelai Arizti kultur etxearen Facebook-etan hiruna sarrera bikoitz zozkatuko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide