Urretxuko Udalak 10 begirale kontratatuko ditu Mineralogia Asterako
Urretxuko Udalak 10 begirale kontratatuko ditu Mineralogia eta Paleontologia Asterako. Udaletxeko sarreran, tailerretan eta museoan lan egingo dute. Bi astean zehar arituko dira eta beste zortziak azaroaren 3, 4 eta 5ko haur ekintzetan. Lehenengoak bere lan-poltsatik hartuko ditu. Beste zortziak kontratatzeko, berriz, lan eskaintza zabaldu du.
Gutxieneko adina 18 urtekoa da, gutxieneko formazio maila DBHn graduatua, aisialdiko begirale titulua eta B2 maila (euskara) izan behar dira eta erabat libre egon behar da aurreikusitako egun eta ordutegian. Haur ekintzetan egiaztatutako eskarmentua izatea, langabezian egotea eta Urretxun erroldatua egotea baloratuko da.
Aukeratutakoek urriaren 30 eta 31n ikastaro bat egin beharko dute. Urretxuko udaletxean eman behar da izena, urriaren 20ko 14:00ak baino lehen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide