30 lagun baino gehiagok parte hartu zuten Irimo magalera egindako bisita gidatuan
Atzo, Ondarearen Europako Jardunaldien barne, Irimo magalean bisita gidatua egin zuten. 30 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Aña Peñak gidatuta, Santa Barbarako baseliza, Ipeñarrieta jauregia eta errege bidea bisitatu zituzten, besteak beste. Hilaren 22rako beste bisita gidatu bat antolatu dute Urretxun. Erdi Aroko hirigunea eta Iparragirreren ibilbidea bisitatuko dituzte. 11:30ean elkartuko dira Iparragirre plazan. Izena emateko 943 03 80 88 zenbakira deitu behar da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide