Urola Garaiko Merkataritzako Euskara Planaren barruan, Euskararen Paparazziak lehiaketa antolatu dute. Parte hartzaileek saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera behar dizkiete. Lehiaketa honen helburua merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko hizkuntza paisaiak duen garrantzia azpimarratzea da.
Parte hartzaileek saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera behar dizkiete. Ondoren, WhatsApp-ez edo postaz bidali behar dituzte, 628 75 99 48 telefono zenbakira edo pozikgainera@gmail.com helbide elektronikora. Egileak, argazkiarekin batera, honako informazio hau igorri behar du: izen-abizenak eta argazkia zein herritan eta establezimendutan egin duen. Lehiaketan parte hartzeko ez da adin, ez bestelako mugarik izango, gehienez bost argazki aurkezteko muga baino ez. Argazkiak azaroaren 18a baino lehen bidali behar dira.
Euskara eta merkataritza edo ostalaritza hobekien uztartzen dituzten argazkien artean zozketa egin eta 100 euroko hamabost sari banatuko dira. Sariak azaroaren 30ean banatuko dira. Sariduna 16 urtetik beherako pertsona bada, saria saridunaren guraso edo legezko tutore batek hartu beharko du. Irabazleek urtarrilaren 7a baino lehen gastatu beharko dute irabazitako txartela. Antolatzaileek jasotako argazkiak Internet bidez zabaldu edo Merkataritzako Euskara Planeko bestelako ekimenetarako erabili ahal izango dituzte. Erabiliz gero, egilea nor den adieraziko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.