Jaiotzetiko malformazioen inguruko jardunaldiak, Zumarragan
Jaiotzetiko malformazioen ikerketa taldeak Zumarragan egingo du bere urteko bilera. Talde honetan Estatu espainiar osoko ospitaleetako medikuek parte hartzen dute. Beraien helburu nagusia enbrioiaren eta umekiaren garapenean aldatzeak zergatik ematen diren jakitea da, garapenean aldaketak egon ez daitezen hartu beharreko neurriak hartu ahal izateko. Ikerketa talde honek hainbat sari lortu ditu. Parte hartzaileak ostegunean helduko dira Zumarragara eta ostiralean eta larunbatean egingo dituzte jardunaldiak, Zelai Arizti kultur etxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide