Gaur banatu dituzte Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarlanean antolatzen duten pintura lehiaketako sariak. Aurtengoa 27. ekitaldia izan da eta irabazlea Mendaroko Jaime Zamakola izan da. Bigarren saria Aitor Renteriak eraman du, bilbotarra bera eta herriko onena Roberto Rodanes urretxuarra izan da. Sari banaketa Zelai Arizti kultur etxean egin dute eta lanak ikusgai daude bertan. Saria irabazi duen koadroaren titulua
Recuerdos da, gomutak, eta txalupa txiki batean doazen bi haur erakusten ditu errealismotik inpresionismoaren ukitua duen margolanean. Epaimahaikideak Aitor Etxeberria, Luis Laskurain eta Barbara Stammel izan dira. Lanak ikusgai daude kultur etxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide