Ostiralean inauguratuko dute ikastolaren eraikin berria
Ostiralean, 17:00etan, ikastolaren eraikin berria inauguratuko dute. Ekitaldian, ikastolako ordezkariekin batera, Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta bi herrietako alkateek parte hartuko dute. Eraikin berrian idazkaritza eta Haur Hezkuntza daude. Haur Hezkuntzakoen espazioa konfiantzaren pedagogia ereduaren arabera egin dute: espazio irekiak dira nagusi.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide