KKinzona irratiak denboraldi berria hasi du, hamaika irratsaio propiorekin. Saio hauek aurkezteko, ostiralean kalera irtengo dira: irratsaio berezi bat egingo dute, 18:00etatik 20:00etara, Areizaga-Kalebarren plazan. Aurkezpen ekitaldi honetan zuzeneko musika entzuteko eta mokadutxo bat jateko aukera ere egongo da. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.
Ostiraleko saioan webgune berria ere aurkeztuko dute. Dagoeneko irratia zuzenean entzun daiteke kkinzona.eus webgunean. Bestalde, webgunean blogei tokia egin diete. Oraingoz hiru blog daude martxan: 40/50 Ton, Fiorto Bogansky eta Gaur Egur. Herritar guztiek dute bloga egiteko aukera. Horretarako, KKinzonarekin harremanetan jarri behar dira.
Denboraldi honetan eguneko 24 orduetan emitituko dute. Hamaika irratsaio propioez gain, Arrosa saretik hartutako saioak eskainiko dituzte. Bestalde, zuzeneko konexioak egingo dituzte: astelehenetik ostiralera 07:30etik 10:00etara Info7 irratiaren Kalegorrian saioa emango dute, 13:30etik 14:00etara albistegia eta 10:00etatik 13:00etara Hala Bedi irratiko Suelta la Olla saioa.
Herritarren saioak
Herritarrek ekoitzitako saioei dagokienez, denetarik dago. 1215. katea bi igandean behin emango dute, 19:30ean. Musika mota guztiak entzun ahal izango dira, baina euskal musikari eta emakumeek egindakoari lehentasuna emango diete.
Ez da musikari eskainitako tarte bakarra izango. Igandeetan, 17:00etan, Eromerian trikitixa saioa emango dute. Bi ostiralez behin, 15:00etan, Hitzen lihoa hirutan saioa entzun daiteke. Bertan, abestien letrak aztertzen dituzte eta ondoren kanta horiek entzun. Spuela! saioa, berria, ostiraletan ematen dute: 22:00etan. Bertan tekno musika entzun daiteke.
Musikarekin lotuta, KKinzona irratian bertso saio bat ere badute. Antxoen Bertsoa saioa asteazkenetan ematen dute, 18:00etan.
Gaurkotasuna ere lantzen dute. Gaur Egur saioan politika jarraitzen dute, begirada kritikoarekin. Saio hau astelehenetan izaten da, 20:00etan. KKheroiak saioan, berriz, herriko albisteak aztertzen dituzte. Sukaldaritzari eta sare sozialei ere tarte bat eskaintzen diete. Saio hau bi ostiralez behin izaten da, 20:00etan.
Gogodromoa irratsaioan filosofiaz hitz egiten dute. Bi igandez behin ematen dute, 22:00etan.
Igandeetan, gauerdian, Hontzaren Gauerdiko Eztula ematen dute. Elkarrizketa sakonei, musikari, gogoetari eta misterioari tartea egiten diote. Sokaren Itzala saioan, berriz, konspirazioez hitz egiten dute: bi asteartez behin, 21:30ean. Bukatzeko, ostiraletan, 20:00etan, asteburuko agendaren berri ematen duten Planning Prest! saioan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.