La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleak Liburutegiaren Eguna ospatzen ari dira
La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleak Liburutegiaren Eguna ospatzen ari dira. Egun honen helburua gizartea irakurketaren garrantziaz kontzientziatzea, liburutegiak topagune bezala duen balioaz jabetzea eta liburuzainak goraipatzea da. 1997tik ospatzen da, Balkanetako gerran Sarajevon erre zuten liburutegia oroitzeko.
Liburutegien Eguna ospatzeko, La Salle-Legazpiko DBH4ko ikasleek ipuinak kontatuko dizkiete 5 urteko haurrei. LH1 eta 2ko ikasleak, berriz, ikastetxeko liburutegira joango dira eta gustukoen duten liburuaren azala eta markagailua marraztuko dituzte. Egun hauetan liburutegia jolasordu garaian ere zabalik egongo da.
LH4ko ikasleak, berriz, Zumarragako liburutegira joan dira. Irene Gonzalez liburuzainak liburutegiak 5.600 bazkide dituela eta 36.000 liburu dituztela azaldu die.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide