'Idiot txou' antzezlana, etzi Zelai Arizti aretoan
Asier Hormaza, Dorleta Urretabizkaia eta Josean Bengoetxea aktoreek Idiot txou komedia antzeztuko dute ostiral honetan, 22:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Sarrerak 10 euro balio du, baina Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 euro bakarrik ordainduko dute. Bestalde, 22:00etatik aurrera 30 urte azpikoek 5 euro ordainduko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide