Aranguren estankokoek 58.000 euroko saria eman dute
Urretxuko Aranguren estankoan zigilatutako boleto batek 58.048 euroko saria irabazi du Bonoloto zozketan. Irabazleak bi apustu egin zituen makinan eta horietako batean bost zenbaki eta osagarria asmatu ditu. Aranguren estankokoak oso gustura ageri dira. “Oso pozgarria da sari bat ematea”, esan du Edurne Elgarrestak. Apirilean 30.000 euroko saria eman zuten, 2007an 28.000 eurokoa eta 1995ean ia milioi bat eurokoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide