Urretxuko Udalak Pagoetako hotela desjabetu behar izatea saihestu du
Urretxuko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek Pagoeta auzoan hotel bat hartu behar zuen eraikinaren kalifikazioa aldatzea onartu dute. 2007-2011 legealdian beste erabilera bat eman zitzaion eta jatorrizkora itzuliko ez balitz, udala desjabetzera behartuta legoke. Kostua hiruzpalau milioikoa litzateke.
Hotela ez zen sekula ireki. 2007-2011 legealdian kalifikazioa aldatu zen lizeoa bertara eramateko, bankuak jatorrizko jabeari eraikina kendu zion, honek udala epaitegietara eraman zuen kalifikazio aldaketak galera eragin ziola uste duelako eta egungo jabeak udalari desjabetzea eska ziezaiokeen. Hori dela eta, udalak kalifikazioa aldatu du. Txosten baten arabera, lizeoa bere horretan mantenduz gero, ez ditu halako azpiegitura gehiago behar. Hori dela eta, eraikinari jatorrizko kalifikazioa eman diote: zerbitzutarako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide