LAB sindikatuak Ekimen Ibiltaria izeneko egitasmoa jarri du abian,
Lan duina, bizi duina lemapean. Abenduaren 6ra bitartean Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatuko dituzte, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duen eredua eraiki behar dela aldarrikatzeko. Gaur Goierrira heldu dira. Goizean, Beasaingo haurreskolan elkarretaratzea egin dute, Olaberriko ArcelorMittal lantegian ordu extrak salatu dituzte eta Carrefourren kontzentrazioa egin dute.
Sasieta mankomunitatearen egoitzara ere joan dira. Kale garbiketan hitzarmenaren negoziazioa blokeatua dagoela, zerbitzu publikoak azpikontratatu egiten direla… eman dute jakitera. Beasaindik Zumarragara etorri dira. Goiz ikuztegian prekarietatea salatu dute eta ospitalean, sektore publikoko azpikontratazioak salatu dituzte. Arratsaldean Areizaga-Kalebarren plazara joan dira. Bertan, informazio gune bat ireki dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide