Oroimenaren Eguna egin dute Zumarragan
Oroimenaren Eguna egin dute gaur Zumarragan. Alderdi guztietako ordezkariek eta Iñaki Mendiluzeren eta Isidro Etxanizen senitartekoek parte hartu dute. Senitartekoek lore sorta bat utzi dute biktimen oroimenezko monolitoan eta ondoren alkateak hitz batzuk esan ditu. Garai berri batean gaudela eta indarkeriak gure gizartean ez duela tokirik esan du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide