Euskararen Paparazziak ekimenaren azken egunak
Merkataritzan euskararen sustatzeko planaren barne, Euskararen Paparazziak egitasmoa antolatu dute. Goierri garaiko denda eta tabernetan euskarazko testu eta kartelei argazkiak ateratzen dizkietenek 100 euroko 15 erosketa baleren zozketan parte hartuko dute. Ostirala da argazkiak bidaltzeko azken eguna. 628 75 99 48 telefonora (Whatsapp-ez) edo pozikgainera@gmail.com helbidera bidali behar dira. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 30ean izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide