1980ko hamarkada hasieran, Urretxuko festetako Euskal Jaia egun osora luzatzea erabaki zuten. Goizean ere ekitaldiak antolatzen hasi ziren. Artisauen erakusketa, hain zuzen ere. 1990eko hamarkadan Aldiri elkarteak hartu zuen goizeko Euskal Jaiaren ardura, eta 2004an Lekaio elkarteak garai bateko baserrietako bizimoduari buruzko monografikoak antolatzeari ekin zion. Lekaiok zikloa amaitutzat eman du eta ez du gehiago monografikorik antolatuko. Hori bai, urte hauetan guztietan bildutako ondarea ezagutzera emateko asmoa du.
Juan Elgarresta, Jose Luis Garmendia, Joxemi Lasa, Xabi Lasa eta Joxe Leunda Lekaioko kideek egindako lanari buruz hitz egin dute. Euskal Jaia goizera luzatu baino lehen, bezperan ekitaldiak antolatzen zirela gogoratu dute: liburu azoka, musika jaialdia… «Euskal Jaia asko girotzen zuten».
Elgarrestak primeran gogoratzen du ditu goizeko Euskal Jaiaren lehen urteak. Herriko baserritarrek parte hartzen zuten, sagardo txapelketa ere antolatu zen… Urte batzutan goizeko Euskal Jaia galdu egin zen eta 1992an udalak berreskuratzeko ahalegina egin zuen, baina ez zen ondo atera.
Hala, 1993an Aldirik hartu zuen goizeko artisau erakusketaren ardura. 2004an, Lekaiok (Aldiriren errautsetatik sortu zen taldeak) Xabi Lasari artzaintzari buruzko hiztegi txiki bat eskatu zion. Izan ere, Lasak Urretxu eta Zumarragako euskarari buruzko lan bat argitaratu zuen eta urte hartako goizeko Euskal Jaia ardiari buruzkoa zen.
Bilketa lana
Ordutik, urtero, erakusketa monografikoa egiteaz gain, bilketa lana egin zuten: baserritarrak elkarrizketatu, lanabesak jaso eta konpondu… Monografikoak baserritarrekin batera antolatzen zituzten. «Erakusketa aitzakia zen. Atzean urte osoko lana zegoen: argazkiak atera, elkarrizketak egin, baserrietako lanabesak jaso eta konpondu, lanabesen fitxak egin…».
Urte hauetan guztietan gai asko landu dituzte: ardiak, artoa, artilea, behi-aziendak, garia, basoko lanak, sagarra eta sagardoa, gaztaina, eztia… Gainera, lau dokumental egin dituzte.
Garai bateko bizimodua jaso ondoren, baserriaren etorkizuna lantzea erabaki zuten. «Ikuspegi aldaketak jende aldaketa eskatzen zuen: garai batekoa bizi izan zuenak ezin du egungo erronkei buruz hitz egin. Ate batzuk jo ditugu, baina ez du fruiturik eman».
Datorren urtean ez da erakusketa monografikorik egongo, baina Lekaiokoek lanean jarraituko dute. Hurrengo erronka orain arte egindako lana ezagutzera ematea da. Lanabesekin erakusketa egin daiteke eta Zu Zeu webgunekoen proposamena jaso dute.
Bukatzeko, parte hartu duten baserritarrei eskerrak eman nahi dizkiete. «Hau ez zen posible izango beraien laguntza gabe. Transmisioa oso garrantzitsua zela ikusi zuten eta bileretara joateak beldurra ematen zuen. Beti gehiago nahi zuten».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.