La Salle-Legazpiko ikasleek adinekoak elkarrizketatu dituzte
Atzo 80 urteak beteak dituenen eguna ospatu zuten Zumarragan. Aurten, La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek bere aletxoa jarri dute: omenduak elkarrizketatu dituzte. Gotzon Aranburuk elkarrizketak grabatu zituen eta bideoa atzoko omenaldian eman zuten. Omenduak Francisco Alberdi, Esther Parra, Ana Castañares eta Jose Luis del Olmo dira eta elkarrizketak Iraia Ruiz, Igone Amado, Markel Cantero eta Aimar Gallardok egin dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide