Gainzuri ikastetxeko ikasleak, barnetegian
Gainzuri ikastetxearen helburu nagusi bat euskararen normalkuntza da eta ikasleak barnetegietara joaten dira urtero komunikazio gaitasuna hobetzeko eta euskal kulturan sakontzeko. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Arantzara joan dira eta 6. mailakoak Sastarrainera. Lau egun eman dituzte euskaraz bizi, jolastu eta gozatzen. Eskolaren erronka barnetegietan lortutakoa ikasturtean zehar mantentzea da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide