Sutea Zumarragako geriatrikoan
Bart, 00:40ean, sutea piztu da Zumarragako Lamorous-Argixao geriatrikoko bigarren solairuko gela batean. 01:05erako itzali dute, baina 23 pertsona aterarazi dituzte. Horietatik, 17 ospitaletara eraman dituzte kea arnastu dutelako. Donostia, Mendaro, Arrasate eta Zumarragako ospitaletara eraman dituzte. Denei alta eman diete dagoeneko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide