Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunarekin bat eginez, Urretxuko eta Zumarragako hainbat herritar eta ordezkari politiko bildu dira gaur, Areizaga-Kalebarren plazan.
Eraso gehiagorik ez! lema zeraman pankarta hartuta, elkarretaratzea egin dute, indarkeria matxista behin betiko buka dadila eskatzeko.
Goierri garaiko
lau udalek agerraldia egin dute aste honetan, herritarrak indarkeria mota hau salatzera deitu eta biktimen erreparazioa lantzeko hartu dituzten lau konpromisoak azaltzeko.
Koordinadora Feministak, iluntzean
Bere aldetik, Urola Garaiko Koordinadora Feministak iluntzerako deitu du elkarretaratzea. 19:30ean bilduko dira, Emakumeen Plazan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide