Ekintzailetasuna bultzatzeko saioa UGLE eskolan
Ostegunean, 09:00etatik 11:00etara, ekintzailetasun sentsibilizazio saioa egingo dute UGLE eskolan. Hasteko, Juanma Aldanondo UGLEko ekintzailetza dinamizatzaileak saioaren aurkezpen laburra egingo du. Ondoren, Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatuak egingo du aurkezpena. Mikel Aranak, berriz, Tknika erakundeak ekintzailetza alorrean egiten duen lanaren berri emango du. Amaia Amenabarrek Uggasa garapen agentzia egiten ari den lanaz hitz egingo du eta UGLEko Goi Mailako Zikloko 2. mailako ikasleek Ikasenpresa ekimenaren barne lantzen ari diren enpresa proiektuak aurkeztuko dituzte. Bukatzeko, Legazpiko Ekintzaile Eguneko bideoa aurkeztuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide