Antxiñako Ama txistulari taldeak erakusketa irekiko du gaur
Antxiñako Ama txistulari taldeak argazki erakusketa irekiko du gaur, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Erakusketa hilaren 10a arte egongo da zabalik. Aretoa 17:30etik 20:30era irekitzen duten astelehenetik ostiralera eta 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era larunbat eta igandetan. Erakusketa hau taldearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien barne antolatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide