Ekintzailetasuna bultzatzeko saioa egin dute UGLEn
Gaur goizean ekintzailetasun sentsibilizazio saioa egin dute UGLE eskolan. Mikel Aranak Tknika erakundeak ekintzailetza alorrean egiten duen lanaren berri eman du, Amaia Amenabarrek Uggasa garapen agentzia egiten ari den lanaz hitz egin du eta UGLEko Goi Mailako Zikloko 2. mailako ikasleek Ikasenpresa ekimenaren barne lantzen ari diren enpresa proiektuak aurkeztu dituzte. Bukatzeko, Legazpiko Ekintzaile Eguneko bideoa aurkeztu dute. Ekitaldian Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatuak parte hartu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide