Gorka Hermosa urretxuarra munduko akordeoilari ospetsuenetako bat da. Azaroaren erdialdean Txinan egon da. Beijing-eko Kontserbatorio Nagusian eskolak eman ditu, ikasle onenek bere konposizioak jo dituzte eta Txinako Telebista Nazionalerako elkarrizketa egin diote.
Hermosa Beijing-eko Kontserbatorio Nagusiak gonbidatuta joan da Txinara. Kontserbatorio hau punta-puntakoa da. Bertatik, munduko musikari onenetako batzuk pasa dira. Placido Domingo, Mstislav Rostropovich, Yehudi Menuhin, Zubin Mehta eta Luciano Pavarotti, besteak beste.
Kontuan izan behar da azken urte hauetan Txinako akordeoilariek irabazi dituztela munduko lehiaketa garrantzitsuenak. Hermosaren konposizioak jo dituzten ikasleek lehiaketa horietako batzuk irabazi dituzte.
Horietako batek, Tian Jianan-ek, urretxuarrak bidaia honetarako konposatu duen The great wall kanta jo zuen. Abesti honetan Txinako Harresi Handia lehenengoz bisitatu zuenean sentitu zuena islatu du.
Datorren abuztuan berriro bisitatzeko aukera edukiko du, txinatarrek hirugarrengoz gonbidatu baitute.
Txinatarrek Hermosa mirestea ez da harritzekoa, ibilbide paregabea osatzen ari baita. Nazioarteko hainbat lehiaketa irabazi ditu eta bera izan zen Espainiako orkestra batekin bakarlari gisa jo zuen lehen akordeoilaria. Bere kantak mundu osoko orkestrek estreinatu dituzte eta ikasle askok bere lanak jotzen dituzte kontzertu, lehiaketa eta azterketetan.
Urretxuarrak musika mota ia guztiak jotzen ditu: klasikoa, modernoa, jazza, flamenkoa, euskal musika… Horretaz gain, film laburretarako eta dokumentaletarako musika konposatu du, 30 disko baino gehiagotan parte hartu du eta lau liburu argitaratu ditu.
Kanta onenari saria
2016an, akordeoiarekin jotzeko konposizio onenari saria eman zioten eta musikari oso ezagunekin jo du: Ara Malikian, Iñaki Salvador, Jose Luis Monton, Paquito D’Rivera… Egun, akordeoi irakaslea da Santanderreko Jesus de Monasterio kontserbato- rioan.
Datozen hilabeteetan, besteak beste Estatu Batuetan, Kanadan, Mexikon, Polonian, Txekian eta Hungarian joko du Urretxuko akordeolariak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.