Euri egunetan guraso askok haurrak Urretxuko pilotalekura eramaten dituzte eta azken aste hauetan ezin izan dute egin, bertako taberna ez delako jada egunero irekitzen. Tabernak itxita jarraituko du (egun berezietan bakarrik irekiko dute), baina udalak gurasoen eskaera aintzat hartu du eta pilotalekua astebururo irekiko du haurrentzako aisialdi gune bezala.
Horra hor urtea amaitu bitarteko egutegia:
- -Gaur: goizez kirol eskola eta arratsaldez haurrentzako aisialdi gunea (17:00-20:00).
- -Bihar: haurrentzako aisialdi gunea (11:00-14:00 eta 17:00-20:00).
- -Abenduak 6, asteazkena: haurrentzako aisialdi gunea (11:00-14:00 eta 17:00-20:00).
- -Abenduak 8, ostirala: haurrentzako aisialdi gunea (11:00-14:00 eta 17:00-20:00).
- -Abenduak 9, larunbata: haurrentzako aisialdi gunea (11:00-14:00 eta 17:00-20:00).
- -Abenduak 10, igandea: haurrentzako aisialdi gunea (11:00-14:00 eta 17:00-20:00).
- -Abenduak 16, larunbata: goizez kirol eskola eta arratsaldez Gabon Kopa edo haurrentzako aisialdi gunea (11:00-14:00 eta 17:00-20:00).
- -Abenduak 17, igandea: goizez Gabon Kopa (pilota partidak) edo haurrentzako aisialdi gunea eta arratsaldez haurrentzako aisialdi gunea.
- -Abenduak 23, larunbata: goizez Gabon Kopa edo haurrentzako aisialdi gunea eta arratsaldez haurrentzako aisialdi gunea.
- -Abenduak 26, 27 eta 28: Gabonetako haurrentzako parkea.
- -Abenduak 29, 30 eta 31: Gabon Kopa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide