Kale garbitzaileek greba mugagabea deitu dute
Hainbat herritako zabor biltzaile eta kale garbitzaileek greba mugagabea deitu dute. Negoziaketek fruiturik ematen ez badute, hilaren 19an hasiko dute. Greba deitu dutenen artean Zumarraga eta Urretxuko kale garbitzaileak daude. Sindikatuek lan hitzarmena 2015ean agortu zela eta ordutik administrazioek ez dituztela pleguetako baldintzak eguneratu salatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide