Rif-en bizi den egoera salatu dute Zumarragan Giza Eskubideen Nazio Arteko Egunean
HIRAK Rifeko herri mugimenduak antolatuta, ekitaldia egin dute arratsaldean Zumarragan. Bertan, eskualde horretako biztanleek Marokoko Gobernu eta poliziaren eskutik jasaten duten zapalkuntza salatu eta presoen kaleratzea eskatu dute. Antolatzaileen hitzetan, 2000 preso politikotik gora daude kartzela Marokoarretan, eta bahiketa, tortura eta heriotzak ohikoak dira.
Hau dena islatzeko, presoen argazkiak jarri dituzte, eta ikus entzunezko bat proiektatu dute. Ondoren musika emanaldi ezberdinak egin dituzte, bertso emanaldia egin dute eta hainbat mural margotu dituzte.
Protesta hauek Giza Eskubideen Nazio Arteko Egunan antolatu dituzte toki ezberdinetan; hala nola Zumarragan, Bilbon edo Amsterdammen. Ekitaldi hauen helburua, herritarrei zapalkuntza egoera hau helaraztea eta Nazioa Arteari laguntza eskatzea dela azpimarratu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide