Haizeak Santa Lutzi feriko postuak eta zuhaitzak bota ditu
Haizeak gogor jo du bart. Zumarragan, San Gregorioko parkean, ospitaleko errotondan, Matxain baserrira doan bidean, Antioko bidean eta Antion adarrak eta zuhaitzak erori dira. Urretxun, Ipeñarrieta kaleko 6 zenbakian, txintxor batzuk erori dira asteburuan. Bestalde, bi herrietan haizeak Santa Lutzi egunerako jarritako postu eta hesiak bota ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide