Goizaldean euria egin badu ere, eguna argitu denetik ateri eutsi dio eta une honetan, hotza egin arren, giro ona dago Urretxuko eta Zumarragako kaleetan. Jendea 09:00ak aldetik aurrera hasi da gerturatzen. Urdaneta kalean zeuden ganadu postuek bildu dute jenderik gehien lehen orduan. Handik, pixkanaka gainontzeko kale eta postuetara zabaltzen joan da jendea.
Aurten guztira 451 postu jarri dituzte bi herrietako kaleetan. Zumarragako Euskadi plazan, fruta eta errezil sagar sariketa egiten ari dira. Urretxun ere egingo dute, Gernikako arbola. Oilo, oilar eta kapoi lehiaketak berriz, Areizaga-Kalebarren plazan izango dira, baita eztiarena ere.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide