Biozientzia eta osasunari buruzko jardunaldia UGLEn
Bihar, 11:30etik 13:00etara, biozientzia eta osasunari buruzko jardunaldia egingo dute UGLEn. Ekimen honen helburua biozientzia alorrean eman diren urratsak ezagutzera ematea eta alor honetan egon daitezkeen beharrei erantzuteko aukerak zeintzuk dien azaltzea da. Masailezur, karbonozko hanka eta ahokadura femoralen diseinuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Gainera, ortoprotesika alorra bultzatzeko ONbideratu proiektuari eta Goierri garaian garatzen ari diren exoeskeletoari buruz hitz egingo dute. Jardunaldian parte hartu nahi dutenek xabier@ugleskola.org helbidera idatzi behar dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide