Goierri garaiko arte eta eskulangintzaren azoka, igandean
Igandean Goierri garaiko arte eta eskulangintzaren 6. azoka egingo dute Zumarragako plazan. 10:00etan irekiko dute eta 15:00etan itxi. Haurrentzako tailerrak egongo dira eta artisau-lanez osatutako saski bat zozkatuko dute erosketak egiten dituztenen artean. Helburua eskulangileen produktuak ezagutzera ematea eta kontsumo lokala sustatzea dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide