La Salle-Legazpi ikastetxekoen gosari osasungarriak
La Salle-Legazpi ikastetxeko DBH1eko ikasleek gosari osasungarri bat nola egin ikasi dute. Zumarragako osasun zentroko erizain talde batek eman dizkie azalpenak. Jarraian, ikasleek ikasitakoa praktikan jarri dute gosari osoa eta oparoa eginez. Gosari osasungarri batek hiru elikagai izan behar ditu: esnekiak (esnea, jogurta…), fruta (osorik edo zukuan) eta zerealak (ogia, adibidez).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide