Guillermo Murciegok irabazi du Santa Lutzi eguneko rallya
Guillermo Murciego urretxuarrak irabazi du. Bigarren saria Barakaldoko Javier Lopezek irabazi du eta hirugarrena, Iker Gutierrez zumarragarrak. Herriko bilduma onenaren saria Mikel La Iglesiarentzat izan da. Haurren artean, hiru urretxuar saritu dituzte: Ruben Murciego, Xabat La Iglesia eta Peru Lizarralde. Helduen mailan 37 bilduma aurkeztu dira eta haurren mailan 13. Sariak gaur banatuko dituzte, 19:00etan, Urretxuko udaletxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide