‘Sortu dira besteak’ jaialdia, ostiralean Zelai Arizti aretoan
Ostiralean, 19:00etan, Sortu dira besteak jaialdia egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Ekimen honen helburua euskal kantagile gazteak ezagutzera ematea da. Xendarineko Ahizpak, Errime, Seitan, Eneritz Furyak, Mikel Uraken eta Hatxe kantagileek abestuko dute. Sarrerak 10 euro balio du (langabetuek, 5).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide